121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

561/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, Luis García Ortego jauna, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Luis García Ortego jauna, berak eskatuta, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2003ko irailaren 11z geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: C3281681