121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Kostuak banatzeko proiektua

Udalak, 2003ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betikoz erabaki zuen, boz batez, Doneztebeko Hiri Lurzoruko UA1 eta U03 unitateak urbanizatzeko kostuak banatzeko proiektua onestea. Oscar Mongay Jiménez arkitektoak egina da proiektua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 801 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; bertzenaz, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0308469