121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira.

Jabea: Sergio Guillermo Trapero jauna. Matrikula: NA-2193-L. Sarrera eguna: 2003/06/02.

Jabea: Olaya Gallego Caballero andrea. Matrikula: NA-0563-N. Sarrera eguna: 2003/04/07.

Jabea: Rafael García Martínez jauna. Matrikula: LO-7550-F. Sarrera eguna: 2003/03/04.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabortz eguneko epean eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren altxatokitik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Antsoainen, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3277407