121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Bizilagun txartelak ukaturik

Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpenen jakinarazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, ezin egin izan direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:

Interesatua: José Antonio Montenegro Martín. Ebazpena: RPC 03-6-18 (22/PC). Arrazoia: bizilagun txartela ukaturik, 5. sektorean.

Interesatua: Virginia Veguillas Rodríguez. Ebazpena: RPC 03-6-18 (23/PC). Arrazoia: bizilagun txartela ukaturik, 1. sektorean.

Interesatua: José Maréa Redondo Plaza. Ebazpena: RPC 03-6-26 (1/PC9. Arrazoia: bizilagun txartela ukaturik, 1. sektorean.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo-egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean. Jarduneko alkatea, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: A0308261