121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Herrilurraren desafektazioa eta erabileraren lagapena

Herri honetako Udalak, 2003ko irailaren lauan egin osoko bilkuran, erregelamenduzko gehiengo osoa izanik, hasiera batez onetsi du bederatzi mila laurehun eta berrogeita bederatzi metro karratu pinudi herrilurretatik desafektatzea eta sustatzaileari, Florencio Carmelo Cidrian Andrés jaunari, erabiltzeko lagatzea, pinudi moduan mantendu dezan, orobat onetsi diren baldintzak betez. Lurzati Berrantolamenduko 1. poligonoko 31. finkaren puska bat da (lehenago, Katastroko 161. lurzatia, 6. poligonoa). Oleado alderdiko bazkatokian dago. Jendaurreko aldian alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Erabakia jendaurrean egonen da Udalaren oholean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea aztertu eta alegazio edo erreklamazioak egiten ahalko dira.

Lodosan, bi mila eta hiruko ekainaren bostean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3279164