121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Salaketa jakinaraztea

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Albiente Zerbitzuak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 636/03. Jabea: Collado Matín, José Miguel. Matrikula: NA-6838-AH. Arau-haustearen tokia: Badostain karrika, 14. Eguna: 2003-5-8. Ordua: 10:20. Zenbatekoa: 40 euro. Arau-haustea: BSL 38.3, ZEO 91.2m.

Espedientea: 626/03. Jabea: Buey Plano, Jesús Manuel. Matrikula: NA-9420-AS. Arau-haustearen tokia: Nuestra Señora del Pilar karrika -Leandro Azcárate karrika. Eguna: 2003-4-22. Ordua: 21:30. Zenbatekoa: 40 euro. Arau-haustea: BSL 38.3, ZEO 91.2.

Salatuek 15 egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak aurkezteko.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean isuna ordaintzen ahalko dute ehuneko hogei merkeago, egindako arau-hauste motari horrelako deskonturik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Uharten, bi mila eta hiruko irailaren zortzian. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: CA280778