121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsirik

Uharteko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zarraondoa kaleko 4 eta 6ko (gaur egun, Zarraondoa zeharkalea, 2 eta 4) etxejabeen elkartearekiko hirigintza hitzarmena, higiezinak atxikia duen lurzatiari buruzkoa, espedientean behar bezala eginbidetuta dagoen testuari jarraituz.

Espedientea jendaurrean azalduko da hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean iragarkiak jarrita.

Uharten, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: C3275332