121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

Hasierako onespena arau subsidiarioen aldaketari

Zubietako Udalak, 2003ko irailaren 5ean egindako Osoko Bilkuran erabaki zuen, Planeamendurako Arau Subsidiarioen aldaketari hasierako onespena ematea, hirilurra handitzeko _4. poligonoko 1145, 1146 eta 837. partzelak sartuz_ eta UB-17 izeneko unitate berri bat sortzeko. Espedientearen sustatzaileak dira Beatriz Babace Baleztena, Sergio Fagoaga Anso, Igor Babace Baleztena eta Yolanda Salaburu Machiñena.

Espedientea Udal bulegoetan dago, interesatuek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Zubieta, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan. Alkatea, Jon Mikel Aragon Ibarra.

Iragarkiaren kodea: A0308826