121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Lehiaketa publikoa, Luzaideko Udaletxea zaharberritzeko obrak adjudikatzeko

Luzaideko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea, Luzaideko Udaletxea zaharberritzeko obrak adjudikatzeko.

Adjudikatzeko bidea: lehiaketa publikoa.

Xedea: aipatu obrak egitea.

Kontrata bidezko aurrekontua: 170.519,28 euro, BEZa barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko idazkaritzan, hogeita sei (26) egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko aurrekontuaren ehuneko 2 (3.410,39 euro).

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratibo partikular eta orokorren pleguan aipatzen direnak.

Proposamenak irekitzea: Udalaren bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratseko bederatzietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude idazkaritzan eta Copyprint dendan (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Luzaiden, bi mila eta hiruko irailaren hiruan. Jarduneko alkatea, Nicolas Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................., herria: .................., helbidea: .............., NAN zk.a: .................... Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ................, IFK: .......................... Luzaideko Udaletxea zaharberritzeko obrak kontratatzeko proiektuaren, eranskinaren eta baldintza ekonomiko-administratiboen pleguaren berri izanik (2003ko abuztuaren 28an egin bilkura arruntean onetsiak), obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: .................... euro (letraz eta zenbakiz), BEZa barne.

.....................(e)n, 2003ko ................aren ....(e)an.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0308552