121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko abuztuaren 20an, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1._Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzak Juan Jose Lazcano Gomez lehen alkateorde jaunari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo irailaren 8tik 19ra bitarteko egunetan, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Leitzan, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: a0308486