121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAHITAEZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura-eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 4 1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

HELEGITEKO EPEA

Jakinarazpena egintzat ematen den egunaren biharamunetik, interesatuak hilabete dauka bidezko diren helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hiruan._Nahitaezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

AIPATZEN DIREN ZORDUNAK

Izena: Luis Eduardo Aleu Ferrate.

IFZ/IFK: 72704793E.

Helbidea: Iruñea, Doneztebe kalea, 8.

Espedientea: 14.766/CMM.

Zenbatekoa: 2.874,28 euro.

Jakinarazten den egintza: Premiamendu-prozedura administratiboa. Ondasun higiezinak bahitzeko eginbidea. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuko 113. artikuluko 2. idatz-zatia.

Zeren gisa aipatzen den: Zordun gisa.

Izena: María Angeles Armendáriz Mekjavich.

IFZ/IFK: 72.808.903B.

Helbidea: Iruñea, Doneztebe kalea, 8.

Espedientea: 14.766/CMM.

Zenbatekoa: 2.874,28 euro.

Jakinarazten den egintza: Premiamendu-prozedura administratiboa. Ondasun higiezinak bahitzeko eginbidea. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuko 113. artikuluko 2. idatz-zatia.

Zeren gisa aipatzen den: Luis Eduardo Aleu Ferrateren ezkontide gisa.

Iragarkiaren kodea: A0308589