121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

519/2003 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua" behin betikoz onesten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, martxoaren 18ko 198/2003 Ebazpenaren bidez, "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuari" onespen teknikoa eman zion eta, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jarri zuen hogei egun baliodunetan. Ebazpena 2003ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 9an.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko" proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea Cadreitako Udalari, Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bostean._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3276266