121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

569/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, Máximo Esteban Bueno jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Máximo Esteban Bueno jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2003ko martxoaren 11z geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: C3281718