121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

562/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, María Sandra Cavero Brújula andrea Familia Zuzendaritza Nagusiko Familiarako Plana eta Haurtzarorako Plana egin, jarraitu eta ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María Sandra Cavero Brújula andrea Familia Zuzendaritza Nagusiko Familiarako Plana eta Haurtzarorako Plana egin, jarraitu eta ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: C3281683