109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P U I U

Alkatetzaren ebazpena

10/2003 ebazpena, ekainaren 26koa, Puiuko alkate udalburuak emana, alkatearen halako eskurantza batzuetarako eskuordetzea egiten duena.

Puiuko alkate udalburu Eduardo Guillén Gil naizen honek,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraituz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Lehen alkateorde Angel María Izurriaga Piudo jauna eskuordetzea, eskurantza honetan ari dadin:

Hirigintzako lizentziak ematea, lege sektorialek bertze organo batzuei espresuki atxiki ezik.

Bigarrena._Eskuordetzaren barnean sartzen da bai zuzendu eta kudeatzeko ahalmena, baita hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena._Eskurantzetarako eskuordetzeak balioa izateko, zinegotzi eskuordetuak onartu beharko du. Onarpen hori espresua nahiz isilpekoa izan daiteke, hiru egun baliodunean kontrakorik adierazten ez badu.

Laugarrena._Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Borzgarrena._Osoko bilkurari honen berri emanen zaio, lehenengo bilkuran.

Seigarrena._Zinegotzi eskuordeak egiten dituen kudeaketa eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluak aipatzen duen gisara.

Puiun, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Alkatea, Eduardo Guillen Gil.

Iragarkiaren kodea: A0307136