109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa baten pleguko akatsa zuzentzeko eskaera. Iruñeko Katastroko 7. poligonoko 2861. lurzatian (UDC Rochapea), kirol instalazioak eraiki eta kudeatzeko proiektuen lehiaketa

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-03 (14/UV)

"Ikusirik Javier Iturbe Ecay jaunak, "Unión Deportiva y Cultural Rochapea" elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, 2003ko ekainaren 24an aurkeztutako agiria, eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2003ko ekainaren 27an emandako txostenarekin bat, espedienteari lotuta baitago, eta zuzenketa hau eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen egitearren, erabaki da "Iruñeko Katastroko 7. poligonoko 2861 lurzatian kirol instalazioak eraiki eta kudeatzeko proiektuak" izeneko lehiaketan (2003-04-28ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsi eta 2003-06-16an, 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan), pleguko akatsak zuzentzea eta hura ordezkatuko duen beste baldintza plegu bat onestea, erabaki honi erantsitakoa, hain zuzen. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da berriz eta ondoren, hilabeteko epean, jendaurrean egonen da, proposamenak aurkez daitezen."

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0307205