109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

161/2003 Ebazpena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko ekainaren 23an, jarraian osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan (2568/1986 E.D., azaroaren 28koa) ezarritakoari jarraituz, hain zuzen ere Alkatetzaren eskurantzen eskuordetzeari buruz, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan ezarritako eskurantzak eta aipatu lege bereko 115. artikuluan jasotako ahalmenak,

XEDATU ETA DEKRETATU DUT:

1. Lehen alkateorde Agustín Murugarren Landivar jauna eskuordetzea Alkatetzari hirigintza eta etxebizitza arloan esleitutako eskumen guztietarako, bai zerbitzuak zuzentzeko bai haiek kudeatzeko. Orobat, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena izanen du eta lege edo erregelamenduen aurkako arau-hausteak zehatzekoa ere, betiere eskuordetu ahal diren arloetan. Izan ere, indarrean den araudiari jarraituz, eskuordetu ezin diren arloak ez dira eskuordetze honetan sartuko.

2. Alkateordeari jakinaraztea alkatetza honek, A.F.E. ko 115. artikulua betez, informazioa jasoko duela eskuordetutako eginkizunen kudeaketaz eta eskuordetzea erabiliz emandako egintza eta xedapenez.

3. Hirigintza eta Etxebizitza arloaren eskuordetze generiko horretarako dedikazio partzialeko gutxieneko araubide bat ezarriko da, osoko bilkuraren erabakiaren bitartez.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Agustín Murugarren Landivar jaunari eta adieraztea eskuordetzeak eragina izan dezan onartu egin behar duela; hala, jakinarazpen honetatik hasita hiru egun balioduneko epean ez badu berariaz kontrakorik adierazten besterik gabe onartutzat joko da.

5. Dekretuaren kopia argitaratzea Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta, orobat, osoko bilkurari haren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran.

Martzillan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkate udalburua, José María Abarzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: C3217355