109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

158/2003 Ebazpena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen 2003ko ekainaren 23an:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz (2568/1986 E.D., azaroaren 28koa), bertan ezartzen baita alkateordeak beharrezko organoak direla Udalean eta Udaleko alkate udalburuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela ebazpen bidez, eta aipatu xedapenaren 46. artikuluak ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Udaleko kide hauek alkateorde izendatzea, aipatutako legearen 46.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz:

1. alkateordea: Agustín Murugarren Landivar jauna.

2. alkateordea: José Ignacio Taberna Monzon jauna.

2. 2568/1986 E.D.aren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz, alkateorde izendatutakoek ordezkatu eginen naute nire eginkizun guztietan, kanpoan, eri edo ezindurik naizenean eta alkatetzaren kargua hutsik denean, betiere aipatu araudian ezarritako baldintzetan eta izendapen ordenari jarraituz.

3. Osoko bilkurari ebazpen honen bitartez egindako alkateordeen izendapenen berri ematea.

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, aipatu legearen 46.1 artikuluko bigarren lerrokadan ezarritakoari jarraituz.

5. Izendatutakoei banan-banan jakinaraztea.

Martzillan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José María Abarzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: C3217374