109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

E D I K T U A

Leringo Udalak, 2003ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, Udalaren antolamendu osagarriari buruzko erabakia hartu zuen, jarraian aipatzen diren lantalde edo batzordeak zuzenduko dituzten arauak hasiera batez onesteko:

1. Langileak.

2. Ogasuna.

3. Nekazaritza, herrilurrak, ibaia drainatzea eta ingurumena.

4. Hirigintza, herri lanak eta industria.

5. Osasuna, gizarte ongizatea eta enpleguaren sustapena.

6. Kultura eta turismoa.

7. Kirola, gazteria eta festak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307187