109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

I R A G A R K I A

Honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 7967/03, 2003ko ekainaren 19koa.

Eskabidearen tokia eta data: Tutera, 2003ko ekainaren 16a.

Eskatzailea: Rafael Alfaro Jusué, bere izenean eta ondoko hauek ordezkatuz: Juan Manuel eta M.ª del Carmen Jiménez Alfaro eta Antonio eta Manuel Alfaro Jusué.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-lehen solairua.

Panteoi/horma-hobiaren zenbakia: 74 hilobia.

Kokapena: zaharra.

Liburua: 1.

Egungo titularrak: Manuel Alfaro Jiménez.

Titular izan nahi dutenak: Antonio eta Rafael Alfaro Jusué.

Eskaerari erantsitako agiriak: fotokopiak: eskatzaileen NANak; Juan Manuel eta M.ª del Carmen Jiménez Alfaro eta Manuel Alfaro Jusuéren NANak eta ukoak, eta zinpeko aitorpena titular izan daitekeen beste lagunik ez dela frogatzen duena.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egin ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, ikusgai baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egin ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Tuterako Herriko Etxeko erregistro orokorrera bidali beharko dituzte, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita bostean. Zinegotzi eskuordea, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0306854