109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

2003ko uztailaren 3ko osoko bilkuran, San Adriango Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"1._Hasiera batean onestea ondoko aldaketak 2000ko ekitaldiko aurrekontuan, gaur egun 2003ko ekitaldira luzatua baita. Hona hemen:

_Kreditu berezia sortzea gastuen aurrekontuko 1.1110.10000 kontusailean, "Hautetsien lansariak" izenekoan; osotara 18.706,13 euro.

_Kreditu gehikuntza egitea, gastuen aurrekontuko 1.1110.10001 kontusailean, "Talde politikoen asignazio finkoak"; osotara 1.655,34 euro.

Gastuak dirusarreren aurrekontuan 1.45526 kontusaila sortuz finantzatuko dira, "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak hautetsiengatik" izenekoa; osotara, 11.167,74 euro. Gainerakoa, hau da, 9.193,73, 2000ko aurrekontu 2003ra luzatuko soberakinaren bizkar izanen da.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea, hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3._Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

4._Erabaki hau Udaleko Kontu Hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

San Adrianen, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: A0307100