109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Bargota II aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2003ko ekainaren 30ean Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea Bargota II aldeko ordezkapen finken jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Bargotako udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3218441