109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Behean adierazten den egunean alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:

"Ikusirik 2003ko 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (75. zenbakia) argitaratu den izendapen-proposamena, zeinean epaimahaiak Ascensión Gurría Marco andrea, José Rafael De la Parra Gil jauna eta Jesús Antonio Zubieta Mozaz jauna izendatzea proposatu duen, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian.

Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15. artikuluko 6. atalak dioena, alegia, "Nafarroako administrazio publikoek, salbuespen gisa, eraginkortasunak eta ekonomiak bultzatuta lanpostuen antolamenduan eta eginkizunetan aldaketak egitea komeni denean, funtzionarioendako hautapen probetarako deialdi murriztuak egin ahal izanen dituzte. Betiere, mailaz igotzeko izanen dira eta deialdian sartutako lanpostu hutsen ondorioz ez da plantillako lanpostu kopurua handituko".

Kontuan harturik Tuterako Udaleko administrari-ofiziala izateko hiru lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoa (oinarriak 2003ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, urtarrilaren 13an).

Ebatzi dut:

Lehena._Ascensión Gurría Marco andrea, José Rafael De la Parra Gil jauna eta Jesús Antonio Zubieta Mozaz jauna Tuterako Udaleko administrari-ofizial izendatzea. Funtzionario horiek C mailara iraganen dira.

Bigarrena._Erabakia interesatuei igortzea, eta ohartaraztea ezen izendapena jakinarazten zaienetik hasita, hilabeteko epea dutela lanpostuaren jabetza hartzeko.

Hirugarrena._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea."

Sinatzen du, Tuteran, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0307354