109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A Z U B I

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Urdazubiko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Urdazubiko hiriguneko A4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Bengoechea, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Urdazubin, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian. Alkate udalburua, Andrés Francisco Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: A0307342