109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L E X U A

Aurrekontua hasiera batez onetsita

Olexuako Udalak, 2003ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olexuan, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Santiago Crespo Ganuza.

Iragarkiaren kodea: A0307335