109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 73/2003 zenbakiko ebazpena

Altsasuko alkateak ebazpen hau eman zuen uztailaren 9an:

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46 eta 52.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bai eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 23.1 artikuluari ere,

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Zinegotzi hauek Gobernu Batzordeko kide izendatzea:

_Erkuden Goñi Barandiaran.

_Erkuden Suescun Igoa.

_Arturo Carreño Parras.

_Juan Miguel Pérez Hurtado.

Bigarren._Zinegotzi horiei izendapena jakinaraztea banan-banan.

Hirugarren._Osoko bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Altsasun, bi mila eta hiruko uztailaren hamarrean. Alkatea, Asun Fernandez De Garayalde y Lazcano Sala.

Iragarkiaren kodea: A0307330