109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Iragarkia, eremu publikotik kendu eta udal biltegian diren ibilgailuen zerrenda jakinarazteko

Matrikula: B-1042-MU. Modeloa: Opel Vectra.

Matrikula: M-6647-OM. Modeloa: Rover.

Zerrendako ibilgailuak eremu publikotik kendu ondoren, horretarako moldaturiko biltegian gorde ziren. Aginduzko kudeaketak eta jakinarazpenak egin badira ere, jabeak ez dira hartzera agertu, eta ez dituzte ordaindu aldez aurretik ordaindu beharreko tasak, ibilgailuak kendu eta udal biltegian gordetzeagatik sorturikoak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59-4 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (92/11/27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honako iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena.

Zerrendako ibilgailuen jabeak direla egiaztatzen dutenek ibilgailuen ardura hartu beharko dute, dela zuzenean, dela ordezkari bidez (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eskatu baldintzak bete beharko baititu). Horrela eginez gero ibilgailua jaso eta gordetzeko tasaren zenbatekoa ez handitzea lortuko dute eta saihestuko dute, orobat, txatarratako sal dadin; hori guztia Gobernazio Ministerioaren 1967ko martxoaren 8ko eta 1974ko otsailaren aginduetan xedatutakoaren arabera.

Zerrendako ibilgailuen jabeak direla egiaztatzen dutenek asmoa badute ibilgailuari uko egin eta Udal honen esku uzteko, txatarratako enkantean sal dadin, udal bulegora etorri beharko dute behar den inprimakia betetzeko, iragarki hau iragarki oholean paratzen denetik hasita 15 eguneko epean. Ibilgailuari uko eginez gero, ibilgailua kentzea ekarri zuen salaketa deuseztuko da, halakorik egon bazen eta betiere arau-haustea oso larria izan ez bazen edota zehatzeko eskumena Alkatetzarena bada.

Zerrendako ibilgailuek udal biltegian bi hilabete baino gehiago egin dutenez, jabeei ondokoa ohartarazten zaie, apirilaren 21eko 11/1999 Legean xedatutakoari jarraikiz:

Iragarkia argitaratu eta 15 egunen buruan, zerrendako ibilgailuak hiri hondakin solidotzat hartuko dira.

Olaztin, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307312