109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1365/2003 Ebazpena, abuztuaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako zenbait ekipo erosteko gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona (OHN-4 lehiaketa).

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Ospitalerako zenbait ekipo erosteko (OHN-4 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako zenbait ekiporen erosketa kontratatzea (OHN-4 lehiaketa).

Adjudikazio bidea: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

Hasierako prezioa:

1. lotea. Kontzeptua: lanpara kirurgikoa. Gehieneko aurrekontua (BEZa barne): 13.000 euro.

2. lotea. Kontzeptua: elektrokardiografoa. Gehieneko aurrekontua (BEZa barne): 15.000 euro.

3. lotea. Kontzeptua: Likidoetarako autoklabea. 11.800 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: irailaren 23a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: urriaren 17an, 12:15etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Pamplona.

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulego nagusietan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña). (Telefonoa: 948-422105, Nafarroako Ospitalekoa).

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren seian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: A0307936