109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

4223/2003 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, eskurantza batzuk Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzaren esku uzten dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen duen irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, zuzendari kudeatzaileak zilegi du bere eskurantzak erakunde autonomo horretako zuzendariordeei eskuordetzea.

Oinarrizko errentari, kotizatzen ez duten penstioei, Elbarriak Gizarteratzeko Legeko prestazioei eta Gizarte Laguntzarako Fondo Nazionaleko laguntzei buruzko espedienteen gainean eragingarritasunez eta lastertasunez ebazteko, bidezkotzat jo da eskurantza hori, zuzendari nagusiari dagokiona, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzaren esku uztea.

Horrenbestez, eta irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

1. Espediente administratibo batzuen gainean ebazteko eskurantza, zuzendari kudeatzaileari dagokiona, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzaren esku uztea:

_Oinarrizko errentari buruz.

_Kotizatzen ez duten pentsioei buruz.

_Elbarriak Gizarteratzeko Legeko prestazioei buruz.

_Gizarte Segurantzako Fondo Nazionaleko laguntzei buruz.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.

3. Esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ondorio guztietarako, ulertuko da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak eman dituela ebazpen horiek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzara igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian._Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: CA231301