103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen ordenantzako aldaketa Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2003ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2003ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 3an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

OLLOKIKO A.R.-1EKO U.E.-1 UNITATEAREN ORDENANTZAKO ALDAKETA

1._Xedea.

Aldaketa honen helburua da Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen ordenantzetan ezarritako eraikuntza baldintzak egokitzea honako hauei: batetik, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko 9, 10 eta 11. orubeak adjudikatzeko Esteribarko Udalak sustatu lehiaketa publikoaren baldintza pleguko zehaztapenei eta, bestetik, lehiaketa horren adjudikazioa lortu duen proposamenari.

2._Ordenantzak.

6. art. "Erabilera xehekatuen kalifikazio motak".

INDARRA DUEN ORDENANTZA

Indarra duen planeamenduan ezarritako erabilera xehekatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta mota hauetakoak izan daitezke:

Erabilera xehekatu nagusia:

halakoa da oinarrizko unitate baterako zehazten dena.

Erabilera baliokidea: (1).

ondorio guztiekin, proposatzen denaren baliokidetzat hartzen dena da.

Erabilera onartua: (2).

Erabilera debekatua: (3).

Plan Partzialean ezartzen diren erabilera nagusien esleipenaz gainera, onartuko da eraikinentzako bestelako erabilera batzuk proposatu eta zehaztea, ondotik ematen den erabileren baliokidetasunaren taularen arabera.

ERABILERA XEHEKATUAK A B C D E F G H

(A) Familia bak. etxeb. atxikia 1 2 2 2 2 2 1 3

(B) Familia bak. etxeb. bakartua 2 1 1 3 3 3 1 3

(C) Familia bak. etxeb. bikiak 2 1 1 3 3 3 1 3

(D) Etxeb. kolektiboa blokean 2 3 3 1 2 2 1 3

(E) Merkataritza 2 3 3 2 1 1 1 3

(F) Hirugarren sektorea 2 3 3 2 1 1 1 3

(G) Ekipamenduak 1 1 1 1 1 1 1 1

(H) Bestelakoak 3 3 3 3 3 3 1 1

Oinarrizko unitate bakoitzaren barrenean indarra duen planeamenduak erabilera xehekatu nagusiaren tamaina zehazten baitu, bertan kokatzen diren erabilera onartuen kopurua ezin izanen da haren ehuneko 25etik gorakoa izan.

PROPOSATURIKO ORDENANTZA

Indarra duen planeamenduan ezarritako erabilera xehekatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta mota hauetakoak izan daitezke:

Erabilera xehekatu nagusia:

halakoa da oinarrizko unitate baterako zehazten dena.

Erabilera baliokidea: (1).

ondorio guztiekin, proposatzen denaren baliokidetzat hartzen dena da.

Erabilera onartua: (2).

Erabilera debekatua: (3).

Plan Partzialean ezartzen diren erabilera nagusien esleipenaz gainera, onartuko da eraikinentzako bestelako erabilera batzuk proposatu eta zehaztea, ondotik ematen den erabileren baliokidetasunaren taularen arabera.

ERABILERA XEHEKATUAK A B C D E F G H

(A) Familia bak. etxeb. atxikia 1 2 2 1 2 2 1 3

(B) Familia bak. etxeb. bakartua 2 1 1 3 3 3 1 3

(C) Familia bak. etxeb. bikiak 2 1 1 3 3 3 1 3

(D) Etxeb. kolektiboa blokean* 1 3 3 1 2 2 1 3

(E) Merkataritza 2 3 3 2 1 1 1 3

(F) Hirugarren sektorea 2 3 3 2 1 1 1 3

(G) Ekipamenduak 1 1 1 1 1 1 1 1

(H) Bestelakoak 3 3 3 3 3 3 1 1

(*) Blokeko etxebizitza kolektiboak familia bakarreko etxebizitza atxikiaren erabilera baliokidea izanen du, baldin eta babes ofizialeko araubidea badu. Etxebizitza librea bada, erabilera onartua izanen du.

Oinarrizko unitate bakoitzaren barrenean indarra duen planeamenduak erabilera xehekatu nagusiaren tamaina zehazten baitu, bertan kokatzen diren erabilera onartuen kopurua ezin izanen da haren ehuneko 25etik gorakoa izan.

27. art. Estalkiak:

INDARRA DUEN ORDENANTZA

27. art. Estalkiak:

Eraikinen estalkiak makurtuak izanen dira.

Estalki makurtuek % 35etik beherako malda izanen dute beren isurki guztietan.

Estalkiaren planoan bakarrik onartuko dira terrazak, zeinen barreneko okupazioa estalkiaren guztirako azaleraren % 50 baldin bada eta guztirako hori ez bada 100 m² baino handiagoa.

PROPOSATURIKO ORDENANTZA

27. art. Estalkiak:

Familia bakarreko etxebizitza bakartuetan, bikietan edo atxikietan, eraikinen estalkiak makurtuak izanen dira.

Blokeko etxebizitza kolektiboetan, eraikinen estalkiak markurtuak edo lauak izanen dira.

Estalki makurtuek % 35etik beherako malda izanen dute beren isurki guztietan.

Estalki makurtuen planoan terrazak onartuko dira, baldin eta horien barreneko okupazioa estalkiaren guztirako azaleraren % 50 baldin bada eta guztirako hori ez bada 100 m² baino handiagoa.

Esteribarren, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0306343