97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

622/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean" izeneko oinarrizko proiektuari onespen teknikoa eman, desjabetzapen espedientea hasi eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, onespena teknikoa eman dakion honako proiektu honi: "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea, 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean". Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 917.036,61 eurokoa da eta lanak egiteko epea 7 hilabetekoa.

Laburbilduz, ondoko lan hauek eginen dira: 557 metroko bide berri bat, galtzada 8,00 metrokoa eta 2 metroko bazterbideak alde bakoitzean. Trenbidea gaineko pasagune baten bidez gurutzatuko da; bao bakarrekoa izanen da eta 28 m luze guztira.

Halaber, obrek ukitzen dituzten zerbitzu eta instalazio guztiak berriz jarriko direla adierazi da.

Aipatu behar da bide berria 12 m zabal izanen dela guztira, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren gomendioei jarraikiz, 119/907 k.p.ko pasagunea gurutzatzen duen bidea Tauste-Andia/Urbasa errege altxonbidekoa baita.

Bidearen ezkerreko aldean, Iruñeko norabidean, industrialde berri bat sustatzen ari direnez, proiektuan aipatzen den Errege Altxonbidea berriz egiteko ezarri diren zortasunak jarduketa eremuari soilik lotu zaizkio.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandakoez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea oinarrizko proiektu honi: "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea: 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean". Kontrata bidez egiteko aurrekontua 917.036,61 eurokoa da eta lanak egitekoa epea 7 hilabetekoa.2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dute proiektuaren ale bat Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan eta Caparrosoko Udaletxean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpena jakinaraztea Caparrosoko Udalari, zeini proiektuaren ale bat igorri baitzaio, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

CAPARROSOKO UDALERRIA

1 CAPARROSOKO UDALAREN HERRILURRA P3106400 I 2977,13 2 393 ALORRA

2 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 931000002 618,35 2 10 ALTXONBIDEA

3 RENFE ONDARE BURUTZA G28016749 436,72 2 87 BIDEA

4 RENFE ONDARE BURUTZA G28016749 630,97 5 622 BIDEA

5 CAPARROSOKO UDALAREN HERRILURRA P3106400 I 5603,70 5 646-A LARREAK

6 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEA) 931000002 7539,72 5 66 ALTXONBIDEA

Iragarkiaren kodea: A0207309