96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Deialdia, kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udalak 2002ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdi hori, 2002ko maiatzaren 15ean.

Eskabideak aurkezteko epea iragan delarik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

Deialdiko 4.1 oinarrian xedatuaren indarrez, hau ebatzi dut:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa.

Onartuak:

CRUZ IBIRICU, LUCIA

GOYENECHE AGUIRRE, MARIA-CARMEN

MARTINEZ PELAEZ, ESTHER

PASCUAL GARRALDA, JOSE JOAQUIN

RODRIGUEZ CASTILLO, MARIA

Baztertuak: inor ez.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, halakorik egin badute, akatsak zuzendu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Lerinen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207737