96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Deialdia, Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko

Berriobeitiko Udalak, 2002ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen quorumarekin, hitzez-hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Ikusirik zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, lan-kontratu finkoarekin, eta Gizarte Segurantzako Araubideari atxikia, betetzeko deialdiko oinarriak.

Kontuan hartuz lanposturako aurrekontua badela eta plantilla organikoan lanpostu huts moduan ageri dela; ondokoa erabaki da:

Lehenbizikoa.-Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, lan-kontratu finkoarekin, eta Gizarte Segurantzako Araubideari atxikia, betetzeko deialdiko oinarriak onestea.

Bigarrena.-Deialdiko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea eta lanpostua betetzeko beharrezkoak diren tramiteak egitea."

Berriobeitin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

O I N A R R I A K

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da ofizial lanpostu bat, lan- kontratu finkoa izanen duena eta Berriobeitiko Udaleko plantilla organikoan sartuko dena, oposizio bidez hartzea da deialdi honen xedea.

1.2. Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legean ezarritako D mailari dagozkion lansariak izanen ditu eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.3. Sei hilabeteko proba aldia izanen da, eta horretan Udalak kontratua deuseztu edo desegiten ahalko du, baldin eta denbora horretan Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Hautaprobak gainditu eta deialdi honen xede izaten den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

1.5. Lanaldiaren antolakuntza zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek nozinahi aldatzen ahal dute.

2.-Bete beharreko eginkizunak.

2.1. Zerbitzu anitzak, lantaldearen berezko jarduerekin zerikusia dutenak, bereziki igeltserotzakoak eta udal eraikin eta instalazioak.

2.2. Haren gain utz daitezkeen antzeko lanak, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak, baina lanbidea nolabait jakitea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak (iturgintza eta elektrizitateko obra txikiak, hondakinak bildu eta kaleak garbitzea, lorezaintza, pintura soldadura, jakinarazpenak banatzea, etab.) baita ehorzketak eta haren gain uzten diren beste batzuk, haren mailaren eta kategoriaren barnean.

3.-Izangaien baldintzak.

3.1. Deialdi honetara onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 18 urtetik goitikoa izatea.

b) Europako Batasuneko herritarra izatea.

c) Eginkizunak betetzeko beharrezkoa den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eskola Graduatu titulua, I. mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe edo gabeturik ez egotea eta administrazio publikoaren zerbitzutik baztertua ez izana.

f) B1 motako gidabaimena izatea.

3.2. Aitzineko baldintzak eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean egiaztatu beharko dituzte izangaiek, eta oposizioaren prozedurak dirauen bitartean bete behar dira, izendapena bitarte.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar (30) egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte, egun balioduna bada, edo balioduna den hurrengoan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako bide bat erabiliz.

4.2. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) N.A.N.aren fotokopia konpultsatua (aurkia eta atzealdea).

b) Deialdi honen 3.1 atalean eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiria, izangaia lanpostuko eginkizunak betetzeko gai dela dioena.

d) Berriobeitiko Udalaren kontuan 6,01 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, espedientea formalizatu eta azterketarako eskubidea izateko.

4.3. Agiri guztien kopiak Udalaren bulegoetan konpultsatu beharko dira.

4.4. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkate jaunak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egiten ahal dituzte, eta akatsik baldin bada, horiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzi ondoan, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen berean probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren zehaztuko da.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honakoek osatuko dute:

Mahaiburua: Berriobeitiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Udaleko aparejadorea.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Eraikuntzako Lan Fundazioak izendatzen duena.

Ordezkoa: Eraikuntzako Lan Fundazioak izendatzen duena.

Mahaikidea: Berriobeitiko Udaleko langileek izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikide idazkaria: Udalekoa (botorik gabe).

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Epaimahaia hautapen probak hasi aitzin eratu beharko da.

6.2. Epaimahaiak eratzeko eta jarduteko kideen erabateko gehiengoa beharko du, bederen.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izaten ahalko du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7.-Oposizioaren garapena.

Oposizioari, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hirugarren hilabetearen amaieran emanen zaio hasiera. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpen berean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

7.1. Lehen ariketa: proba teorikoa, idatziz egin beharrekoa, igeltserotza, elektrizitate, iturgintza, lorezaintza, pintura eta soldadurarekin zerikusia duten kontzeptuei buruzkoa.

Proba honek ordubete iraunen du gehienez ere. Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu. Puntuazioaren ehuneko 50 lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

Bigarren ariketa: igeltserotzari buruzko proba praktikoa.

Ariketaren iraupena epaimahaiak ezarriko du oposizio- egileen kopuruaren arabera, baina oposizio-egile bakoitzari 4 ordu emanen zaizkio gehienez, eta ahal dena eginen da izangaiek probak aldi berean egin ditzaten. Puntuazioa, gehienez ere: 40 puntu. Puntuazioaren ehuneko 50 lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

Hirugarren ariketa: soldadura, iturgintza, elektrizitate ata abarrei buruzko ariketa bat edo gehiago egitea.

Epaimahaiak ezarriko du proba hauek egiteko denbora. Puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu. Puntuazioaren ehuneko 50 lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

Laugarren ariketa: izangaiek epaimahaikideekin egin beharreko buruz buruko elkarrizketa, lanpostuaren eginkizun eta zereginei buruz eta Berriobeitiko udal mugapearen gaineko ezagupenei buruz (alderdiak, kaleak, toki-izenak, etab.). Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.

Lehen ariketa egiteko pliken sistema erabiliko da.

8.-Probetarako deialdia.

8.1. Ariketa bakoitza bukaturik, epaimahaiak, hamar eguneko epean, Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean argitaratuko du gainditu duten izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioekin batean, eta bertan adieraziko da oposizioaren hurrengo ariketa zein egun eta ordutan eginen den, guttienez ere 48 ordu lehenago.

8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek N.A.N. aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.-Epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda argitara emanen du Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, ariketa guztietan izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.

9.2. Epaimahaiak Berriobeitiko Gobernu Batzordeari igorriko dio puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

Izangai izendatuak, izendapenaren jakinarazpena egiten denetik hasita hilabeteko epean hartu beharko du karguaren jabetza. Epe horretan eta, ezinbertzeko arrazoiak salbu, jabetzarik hartzen ez badu, ofizial kategoria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu eta, beraz, Udalbatzak hutsunea beteko du probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio egintzen kontra, aukeran, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, 2 hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERASKINA

Eskabide eredua

Izena: , adinez nagusia

N.A.N. zenbakia:

Sorteguna:

Sorlekua: (................................)

Bizitokia: (................................)

Karrika:

Zenbakia:

Posta kodea:

Telefonoa:

Agertu eta honakoa azaldu dut:

Zerbitzu anitzetako ofizial baten lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdira onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea eragotziko dion eritasun eta akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez dudala.

Diziplinako espediente bidez ez naizela inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta eginkizun publikoetarako ezgaitua ez nagoela.

Deialdian eskatzen den titulazioa badudala.

Azterketarako eskubideak ordaindu ditudala, deialdian ezarritako eran, eta ordainagiria erantsi dudala.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.

Horiek horrela, eskatzen dut honako eskabide hau onar dadila eta, hortaz, zerbitzu anitzetako ofizial bat oposizio bidez hartzeko deialdira onar nazatela.

Berriobeitin, 20....ko ..................aren ........(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0206091