96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Biltegien poligonorako urbanizazio proiektua, Carrilabarca bidean. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2002ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen biltegien poligonorako urbanizazio proiektua Carrilabarca bidean, Ferber GP 2001, S.L.k sustatua.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Udaleko idazkaritzan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Murchanten, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0207447