96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Izarbeibarko Mankomunitateak, 2001eko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: kondukzio nagusia partzialki berritzeko proiektua adjudikatzea, Fuente los Caños tartea, Larragako adarraren deribazioa.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 141.315,99 euro.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, D kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Iruñeko Copyprinten (Paulino Caballero, 38)

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko: Mankomunitateko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Mankomunitateko egoitzan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, arratsaldeko zazpietan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dagoena.

Garesen, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Mankomunitateko burua, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A0207445