96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Zenbait kontratu adjudikatuta

Ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuko (Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen hartako) 93. artikulua betez, aditzera ematen da Jurramendiko Mankomunitateak honako kontratu hauek adjudikatu dituela:

"Berruezako hornidura, III. fasea" proiektuaren obra kontratua, Fermín Osés, S.L. enpresari (IFK: B-31-231319), 168.785 eurotan (ehun eta hirurogeita zortzi mila zazpiehun eta laurogeita bost), BEZaren % 16 barne.

Lakar, Oteitza eta Santsolgo sareak berritzeko eta kaleak zolatzeko lanen proiektu teknikoaren prestaketa, lanen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa egiteko laguntza teknikoaren kontratua Contec, S.L. enpresari (IFK: B-31-741580), lansarien minuta hau aplikatuz ateratzen den prezioan: kontrata bidezko aurrekontuaren % 3,75 proiektuak prestatzeko eta kontrata bidezko aurrekontuaren % 3,75 obren zuzendaritzarako; zenbateko hori baina ez da 114.606 eurotik (ehun eta hamalau mila seiehun eta sei) gorakoa izango, BEZaren % 16 barne.

Lizarran, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0207444