95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Sociedad Avícola "El Vecino", S.C.I. Jarduera: gizentzeko oilaskoen nabea eta propano gasa ezartzea. Tokia: El Vecino bazkalekua, 8. poligonoa, 4029, 4030 eta 4032. lurzatiak.

Cabanillasen, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: A0206769