95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

608/2002 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Inbentario Arkitektonikoa 2002an eta 2003an egiteko zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onetsi eta kontratazio horretarako 88.836 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du, 2002an eta 2003an Nafarroako Inbentario Arkitektonikoa egiteko zerbitzua kontratatzeko.

Mota: lehiaketa publikoa.

Xedea: Nafarroako Inbentario Arkitektonikoa, Iruñerrikoa, egitea.

Aurrekontua: 28.836 euro.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamalaugarren egun naturalera arte, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Santo Domingo, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den edozein baliabideren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun balioduneko hamabietan eginen den jendaurreko ekitaldian, Kultura Zuzendaritza Nagusiko bilera gelan (Santo Domingo, z.g., Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Arkitektura Ondarearen Atalean (tel. 948-426085).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita batean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

.............................. J/A-ak, helbidea ...................(e)n, ............... kalean eta ............. zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, bere izenean edo ......................... enpresa ordezkatuz (helbidea ............(e)n, ................... kalean, telefonoa .............. eta IFK .................

Adierazten dut:

I.-Nafarroako Inbentario Arkitektonikoa, Iruñerrikoa, egiteko zerbitzua kontratatzeko lizitazio iragarkiaren berri izan dudala ......(eko) .........aren ......(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta deialdi horretan parte hartu nahi dudala.

II.-Kontratua arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguaren eta gainerako agirien berri ere izan dudala, eta horiekin guztiekin ados nagoela.

III.-Zerbitzu hori emateko ondoko proposamen ekonomikoa aurkezten dudala (BEZa eta beste edozein zerga, tasa edo kenkari barne):

(Data eta Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0207230