95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

823/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-121-A errepidea egitea, tartea: 65. k.p.-Bera" izeneko proiektuaren prestakuntza lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "N-121-A errepidea egitea, tartea: 65. k.p.-Bera" izeneko proiektuaren prestakuntza lanak kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: "N-121-A errepidea egitea, tartea: 65. k.p.-Bera" izeneko proiektuaren prestakuntza lanak kontratatzea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 583.300,00 euro.

-Egiteko epea: 12 hilabete.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 12a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 23an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "N-121-A errepidea egitea, tartea: 65. k.p.-Bera" izeneko proiektuaren prestakuntza egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .......... (letra eta zenbakitan) .......... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0208451