95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, mendiko ibilgailu bat erosteko Obra eta Azpiegituren Alorrerako

Alkatetzak 2002ko ekainaren 20an eman ebazpenaren bitartez onetsia.

Kontratazioaren aurrekontua: 42.000 euro, gehienez ere.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 840 euro.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udaleko erregistro orokorran, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bi eta erdiak arte.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, prentsan iragarriko den egunean eta tokian.

Baldintzen plegua: jendearen eskura dago Mantenimenduko departamentuan (Herriko Etxea, 4. solairua).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207267