95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Elizmendi, Badostain eta Sarrigurenen (Eguesibar) instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. 7189 A.T. - JAA/JLP espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Elizmendi, Badostain eta Sarriguren (Eguesibar).

c) Instalazioaren xedea: Sarrigurengo Ekohiriaren urbanizazioak ukitzen dituen lurrak libre uztea.

d) Ezaugarri nagusiak: "STR Cordovilla-Irati" izeneko 66 KV-ko aireko linearen bariantea, Sarrigurengo Ekohiria eraiki behar dela eta, 0034 eta 0038 zk.ko euskarrien artean, 1.109 metro, LA-175, metalezkoak, Elizmendi, Badostain eta Sarrigurenen (Eguesibar).

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 113.953,38 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Eguesibar (Elizmendi) 20 13 Larreak Construciones Mendizuri, S.L. 112 4,6 515,2 1 3,42

Noain-Ezkirotz ind., Z kalea

31191 Ezkirotz-Galar (Nafarroa)

Eguesibar (Elizmendi) 20 14 Alorra Construciones Mendizuri, S.L. 230 4,6 1058 1 3,61

Noain-Ezkirotz ind., Z kalea

31191 Ezkirotz-Galar (Nafarroa)

Eguesibar (Elizmendi) 20 8 Alorra Muruzábal Gasaus, Fco. Javier 65 4,6 299 - -

La Rosa, 20-1.a esk.

15701 Santiago de Compostela (Coruña)

Eguesibar (Badostain) 17 264 Alorra Muruzábal Gasaus, Fco. Javier 20 4,6 92 1/2 10

La Rosa, 20-1.a esk.

15701 Santiago de Compostela (Coruña)

Eguesibar (Badostain) 17 265 Alorra Goñi Amostegui, Miguel Angel 50 4,6 230 1/2 10

San Migel kalea, 53

31192 Badostain (Eguesibar) (Nafarroa)

Eguesibar (Elizmendi) 20 4 Alorra Goñi Amostegui, Miguel Angel 30 4,6 138 - -

San Migel kalea, 53

31192 Badostain (Eguesibar) (Nafarroa)

Eguesibar (Elizmendi) 20 1 Alorra Construciones Mendizuri, S.L. 84 4,6 386,4 - -

Noain-Ezkirotz ind., Z kalea

31191 Ezkirotz-Galar (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: A0207295