89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Hileta zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala behin betiko onetsita

Villatuertako Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea ordenantza hau:

HILETA ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta aipatu legearen 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergagaia

2. art. Hilerriko berariazko zerbitzuak ematea, horra zergagaia.

Subjektu pasiboa

3. art. Zerbitzua eskatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, horra subjektu pasiboa.

Zerga oinarria

4. art. Zerga oinarria zergagaiaren arabera finkatuko da, eta zergagaiak Ordenantza honen ondorioetarako honako hauek izan daitezke:

-Ehorzketak.

-Hilobitik ateratzeak.

Tarifen aplikazioa

5. art. Udalak, eskaeren ordenari jarraikiz, hilobien kontzesioa emanen du, interesatuek halaxe eskatzen badute.

6. art. Hilobiak segur, xahu eta apain atxikitzea titularren betebeharra da.

Kontserbazio egoera behar bezalakoa ez bada, Alkatetzak errekerimendua eginen die interesatuei, 30 eguneko epean egin behar diren obrei ekin diezaieten. Hala egiten ez badute, ehorzketak egiten ez uzteko arrazoi aski izanen da.

7. art. Zerbitzuei dagozkien tasak zerbitzuak eman baino lehen ordaindu behar dira, premia larriko kasuetan edo udal bulegoek jaieguna dutenetan izan ezik. Horrelakoetan langileak oharra jasoko du eta horren berri emanen die udal bulegoei, behar den tasa ordainarazteari ekin diezaioten.

8. art. Hilarriak, gurutzeak, oroigarriak eta abar ezarri ahalko dira, baldin eta neurri hauek ez badituzte gainditzen:

Altuera, gehienez ere: 80 zentimetro.

Zabalera, gehienez ere: 40 zentimetro.

Lodiera: 20 zentimetro.

Tarifak

9. art. Aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

-Ehorzketak:

Erroldatuak: 90,16 euro.

Erroldatu gabeak: 150,26 euro.

-Hobitik ateratzea:

Erroldatuek: 90,16 euro.

Erroldatu gabeek: 150,26 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordezko gisa aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Hilotzen gaineko Osasun Erregelamendua.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta erabateko eragin juridikoa sortuko, testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Villatuertan, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0205736