89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren urbanizazio proiektua behin betiko onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko maiatzaren 7an egin bilkuran, bertaratuak ados jarrita, erabaki zuen onestea Noain-Elortzibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren urbanizazio proiektua, unitate horietako Konpentsazio Batzordeak sustatua. Orobat, erabaki zuen espedientea Nafarroako Gobernuari igortzea.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0205760