89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

739/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruñeko Iparraldeko Ingurubideko argiak" jartzeko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Iruñeko Iparraldeko Ingurubideko argiak" jartzeko obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleipen modua: irekia/lehiaketa.

-Kontrataren aurrekontua: 614.916,61 euro.

-Egiteko epea: Zazpi (7) hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: I. taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2002ko abuztuaren 26a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. oina, Iruña) 948-427456 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki- egunak: 2002ko irailaren 6an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, .......................... j/ak, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea .............(e)n,....... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Iruñeko Iparraldeko Ingurubideko argiak" jartzeko obrak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................. (zenbakiz eta letraz) .................. euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208104