89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Udalak, 2002ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal planeamenduko A.S.ek lurzoru eraikigarritzat duten Paternaingo S-4 sektoreko C, D eta E etxesailetako eremuari dagokion xehetasun azterlana, Constructora Aldabea, S.L.k sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0205755