89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Obren kontratazioa: Zoladura lanak eta zerbitzuen kanalizazioa Artazkotz, Asiain, Izu eta Oltzan. Ureztatzeko sare nagusia Artazkotz, Asiain, Izu eta Oltzan. Artazkozko herriko argiak berritu eta gehiago paratzea

1. Esleipen prozedura: lehiaketa.

2. Xedea:

-Artazkozko, Asiaingo, Izuko eta Oltzako kontzejuetako zoladura lanak eta ondoko zerbitzuen kanalizazioa: elektrizitatea, herriko argiak, euri urak, telefonia, gasa, eta telebanaketa. Cima Ingenieros taldeak prestatu duen proiektuari jarraikiko zaio, behin aurrekontuko 4. kapituluko 4.3 kontusaila, Oltzako instalazio elektrikoko argien sareari buruzkoa, kendu eta gero.

-Ureztatzeko sare nagusia Artazkotz, Asiain, Izu eta Oltzan, María José Moreno Merelok prestatu proiektuari jarraikiz.

-Artazkozko herriko argiak berritu eta gehiago paratzea, Incoak prestatu proiektuari jarraikiz.

3. Aurrekontua: bi milioi laurehun eta laurogeita hamar mila euro, BEZa barne.

4. Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik. Epea larunbatean bukatzen bada, hurrengo astelehena arte luzatuko da.

5. Proposamenak aurkezteko tokia: Oltza Zendeako Herriko Etxea, Ororbian baitago (telefonoa: 948-322068).

6. Interesatuek espedienteari buruzko argibideak jaso ahalko dituzte Oltza Zendeako Herriko Etxean, Del Angulo kalea, 1 zenbakia, Ororbia (telefonoa: 948-322068). Kopiak, berriz, Rubio paperdendan eskuratu ahalko dituzte, Bergamin kalea, 10 zenbakia, Iruña.

Oltzan, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: a0207721