89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Elkanoko (Eguesibar) Leku-Eder urbanizatzeko obren kontratazioa

Eguesibarko Udalak, ondotik zehazten den kontratazioa egiteko erabakia hartu du:

Xedea: Leku-Eder urbanizatzeko obrak kontratatzea.

Lizitazio mota: enkantea, prozedura irekiaren bidez.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), (11.309,41 euro).

Aurrekontua: bostehun eta hirurogeita bost mila laurehun eta hirurogeita hamar euro eta hirurogei zentimo, BEZa barne (565.470,60 euro).

Kontratisten sailkapena eta enpresen kategoria:

G taldea, 6 azpitaldea, 3 kategoria.

Baldintzen plegua eta informazioa: udal bulegoetan eta 012 telefonoan.

Proposamenak aurkeztea: proposamenak Eguesibarko Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hogeita sei egun naturaleko epean (azken eguna baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da).

Eguesen, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: a0207719