89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Kiroldegia eraikitzeko lanen lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Basaburuko Udalak, ekainaren 28an egin bilkuran, lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: kiroldegia eraikitzeko lanen

lehiaketa.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 898.837,68 euro.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 3 eta 4. azpitaldeak, e kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Basaburuko Udalean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Basaburuko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko bostetan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dago.

Basaburuan, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0207623