89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

371/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikasleen garraio zerbitzu batzuk, 2002-2003 ikasturterako, presako lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena. Ikastetxeak hauek dira: Goizuetako "Andrés Narbarte Xalto" H.L.H.I.P., Garraldako H.L.H.I.P./D.B.H.I, Burlatako "Ibaialde-Askatasuna" B.H.I. eta Zizur Nagusiko B.H.I.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak presako lehiaketa publikorako dei egin du, 2002-2003 ikasturterako ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko.

-Mota: presako lehiaketa publikoa.

-Kontratuen xedea: 2002-2003 ikasturtean, agindu teknikoen pleguko eranskinean aipatzen diren ikastetxeetako ikasleen garraio zerbitzuaz arduratzea (1).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izan beharko dute.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2; Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).

-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: abuztuaren 23an irekiko dira jendaurrean, 10:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).

-Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).

(1) Lizitazioaren gehieneko prezioak eta ibilbideen deskripzioa pleguen eranskinean azaldu dira.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0208115