89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Uharteko Udalaren igerilekuak estaltzeko proiektua prestatzeko eta obrak egiteko kontratazioa

1. Adjudikazio bidea: prozedura irekia, presakoa, lehiaketa.

2. Pleguaren xedea: Uharteko Udalaren igerilekuak estaltzeko proiektua prestatu eta obrak egitea.

3. Hasierako prezioa: 422.748 eurokoa izanen da, zergak barne.

4. Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Uharteko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte.

5. Administrazio klausulen plegua: Uharteko Udalaren bulegoetan hartu ahalko da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara.

6. Proposamenak noiz ireki: abuztuaren 19an, astelehena, eguerdiko ordu batean.

Uharten, bi mila eta biko uztailaren hamaikan. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0207818